IRUÑEA I) 445. Koldo MITXELENA


Save this PDF as:
 WORD  PNG  TXT  JPG

Tamaño: px
Comenzar la demostración a partir de la página:

Download "IRUÑEA I) 445. Koldo MITXELENA"

Transcripción

1 IRUÑEA Koldo MITXELENA 1. Zaharrak berri egin beharrean aurkitu naiz, P. Lafitteri eskaintzen zaion omenaldi honetan agertuko banintzen. Huskeria da dakardana, huskerien arteko huskeria, irakasle eta adiskidearen (irakasle izan bainuen luzaroan, behiala azkenik ezagutu arte) neurriko ez dena. Halaz guztiz, askorentzat maiz da oraindik kezkabide eta eztabaidagarri hemen ukitu nahi dudan arazoa. Arazoa, izan ere, «Iruiñea Escualdunen hiri buruçaguia»-ren izenari dagokio, bere ezerezean: are zehazkiago, harako idazle ezagun hark horrela, eta ez bidegabez, deitu zuen hiriaren euskal izenari. Bestela esan, Pompaelo, Pamplona, Pampelune eta gainerako erdal deizioen euskarazko ordainari. Euskaltzaindiak, 1979an argitara zuen bere Euskal Herriko udalen izendegia-n, lruñea, -a artikulu duela, dakar Pamplona -ren parean, eta iruin dar, iruinxeme han jaio edo bizi direnak izendatzeko. Eta ez da hori, ez urrik eman ere, hainbestek eta hainbestek milaka aldiz entzun eta batipat irakurri genuena. Hona, beraz, hitz bitan auziaren muina. Nekez pentsa dezake inork (hobeki esan, nekez pentsatu behar luke) Euskaltzaindiak erabakia ezjakinean eta itsumustuan hartu zuenik. Nekezago gerta daiteke, ordea, dirudienez, iruña-ri eutsi izan diotenen samalda, larria bezain jantzia, okerreko bidetik itxuragabeki ibilia izatea. Bere oinarriak izan bide dituzte bai batzuek eta bai besteek. Nola eta noraino elkarrekin konpon daitezkeen ikusi beharko dugu bada lehenbizi, bakoitzari zor zaiona aitor diezaiogun gero. Badakit ez naizela aproposena, behar bada eta behar badarik gabe, parte hartu dudan auzia juez bezala epaitzeko, baina, nik dakidanez, besterik artean plazara ez zaigunez gero argudioen indarra pisatzeko, neronek ekingo diot anari ahal dezakedan hotzenik eta zuhurkienik jokatzeko kemena bilduko dudalakoan. 2. Guztion onerako, Frantzisko Ondarrak ez du ahazturik eduki ordena-lagun eta, elkarren hurren, euskaltzainkide izan duen Aita Iraizoz. lkus, adibidez, Egan-en, , 29-32, argitara eman berriak dituen «Iraizoz'ko Polikarpo Aitaren hamalaukoak», bostetarik bi itzulpenak, eta I) 445

2 KOLDO MITXELENA hori ez ornen da askozaz ere luzeagoa izan daitekeenaren lehen emaitza baizik. Ondarrak azaldu dituenak aski dira, haatik, ahaztuxe geneuzkan zenbait puntu guztioi oroiterazteko. Zenbaitetaraino zen gauza, esate baterako, euskal idazle zena hitz neurtuzkoak egiten eta itzultzen, eta zein gozoa eta betea zen hitz neurtuz nahiz lañoz, erabili ohi zuen nafar-kutsuko euskara. Bestelakorik ere agertu du, gainera, eta hau da hemen eta orain dihoakidana: «Nombre vasco de Pamplona: Iruñea, deritzan Iruña, Iruñe?» artikulua, Fontes Linguae Vasconum 12 (1980), , hau ere egilea hil ondokoa. Eta ez dut uste Iruña (Iruina) izenaren aldeko arrazoibideak bestetan argiago eta garbiago erakuts daitezkeenik. Abiatzeko ez da, beraz, une hoberik aurkituko. Hona, ene iritziz, Aita Iraizoz zenak bere ustearen lagungarri erabiltzen dituen arrazoi nagusiak (ez bakarrak, baina beste hauek gerorako utzi ditzakegu): a) Lekukorik zaharrenak eta ugarienak, Erdi Arotik hona, Iruña-ren alde mintzatzen dira, nahiz idaz-moduak aski aldakorrak agertu, xehetasunei bagagozkie. Iruñean, Iruñeko eta abar (baita Iruñea ere, beraz) askozaz beranduagokoak dira. b) Antzinaldia antzinaldi, Iruñe, Iruña daude orain hedatuak eta horien deklinabidea Legasa edo Lakabe-rena berbera da: Iruñan, Iruñara, Iruñako, Legasan, Legasara, Legasako bezalaxe, edota Iruñen, Iruñera, Iruñeko, Lakaben, Lakabera, Lakabeko-ren antzera. 2. Zahartasunari begira, zuzen dago, inolazko zalantzarik gabe, Aita Iraizozen iritzia. Irunia (Iruniensis) bakar-bakarrik dugu nagusi, Pampilona (Pampilonensis) duela ondoan, izkribu-aldaerak kontutan hartzen ez baditugu, eta izen hori, garai hartako ohituren arabera, Iruña irakur daiteke. Badirudi bazegoela zenbait alde Irunia eta Pampilona-ren anean (ik., esate baterako, Ciervidek aipatzen duen Leireko, XII. mendeko, in ciuitate cero Yronia, iuxta nouam populacionem in Pampilonia, FLV 9, 1977, 309), baina badirudi ere bereizkuntzaren funtsa ez dugula nabari: ilun gertatzen zait niri behintzat. Nolanahi ere den, ez da hemengoa auzi hori garbitzeko lana. Are gehiago, «... esto nos lleva al Iruña no sólo de Garibay sino también de Moret, Oihenart, Larramendi... Es creíble que un P. Moret, nacido en Pamplona, zona entonces vascófona, y residiendo tantos años en Pamplona como cronista del Reino de Navarra, no conociera el nombre vasco exacto de su ciudad natal? Y cosa parecida puede asegurarse de Garibay y Oihenart, buenos euskaldunes ambos y bien enterados de las cosas de Navarra». Egia da hori, eta egia biribila eta ezin-hautsizko froga-katea moldaturik leukateke testu-inguruari ohartzen ez bagatzaizkio. Hor baitago, ene irudiko, arrazoibide horren ahulezia: izan ere, erdal testu-ingurua dute adibide guzti 446 [2]

3 IR UÑEA horiek, eta ezin jakin dezakegu horrenbestez, kanpoko laguntzarik gabe, nolakoa izan zitekeen esaldi osoa euskaraz zegoelarik. Beste horrenbeste gertatzen zaigu Arabako Iruña-rekin, antzinako Veleia zelakoaren izena ere erdaraz baizik, erdal testuan txertatua, ez baitut aurkitzen. Damurik, Oihenartek bere 117. errefrauaren esan-nahia aditzera eman zuen, baina erdaraz soil-soilik: «Cicur {Ciçur,, noski] est un petit village à trois-quarts de lieuë de Pampelune, cité principale du Royaume de Nauarre». Damurik, horren gisako eraskinik euskaraz ez duelako ematen. Uste dudana zertxobait hedatuko dut, ilunbetan deus geldi ez dadin. Iruña euskal etorkiko izena da eskuarki, baina baita ere, euskaratikakoa izanik, erdaraz barra-barra aspaldinanik, lehen usuago gero baino, erabilia izan dena, Pamplona eta antzekoen aldamenean eta horien ordainetan. Kasu horretan, bikoiztasuna ez da ageri, sarritan bezala, erdaraz erabiltzen den erdal izenaren bazterrean euskaraz erabiltzen den euskal izena ere ageri delako (cf. San Sebastián / Donostia edo Mauléon / Maule): erdaran bertan bikoiztasuna sartua eta herritartua zegoen. 3. Ez da, bestalde, Iruña erdal testu-inguruan aurki daitekeen forma bakarra. Isasti lezoarrak, Comp. hist. 177, besterik dio eta besterik esateko, Iraizozek aditzera ematen duenez, Garibay zuzendu beharrean ikusten du bere burua: «Pamplona se llamó al principio Iriona villa buena, y ahora en bascuence se llama corrompido el vocablo Iruñea, como lo nota Garibay y después el Obispo Sandoval.» Iruñea, nik uste, lectio difficilior bihurtzen du, eta hobesteko horren bestez, zuzenketa den Isastiren aldaketa honek; inolaz ere ez facilior. Eta zuzenketa zuzena dela, ez maizenik gertatu ohi denez okerra, Moretek berak aitortzen du bidenabar, Ondarra aurkitzeko gai izan den pasarte galdu batean, Investigaciones I, cap. 5, parr. 2, 113. orr. Tolosako 1891ko argitaraldian: «Y el [nombre] de Iruñea primitivo a Pamplona». Ongi zekien, bada, Moretek zein zen Pompaeloren euskal izen arrunta, nahiz erdaraz zertxobait aldaturik eman gehienbat, erdarari amore emanez, noski. Hona adierazi nahi nukeenaren beste adibide bat. Nafar jakintsu horrek antzinako Ilumberriren euskal izena ezaguna zuen segur aski, Pompaelo-rena ez ezik. Begira, halaz guztiz ere, nola azaltzen duen, Annales, 1766, I, 327: «del nombre de aquella Villa, que el Libro de la Regla [de Leyre] llamó Lumberri, y es el antiguo, y el que oy retienen los Vascongados». Ez ote zekien euskaldunek, los Vascongados, euskaraz egiten zutenek, bera barne, Irunberri (Erronkarin, gero bederen Urunberri) esaten zutela? Hor ere erdi bidetik, «zubigintzan», ingelesen compromise-ean, ibili zen Moret, euskararen eta erdararen anean. 4. Artikulu horretakoak hitzez-hitz hartu behar baditugu, badirudi nerau izan nintzela lehenik, zuzen nahiz makur, Iruñea eta Iruñea-ren [31 447

4 KOLDO MITXELENA deklinabidearen alde agertu nintzena. Nik azaldu nuela, bestela esan, izen (eta horrenbestez hitz) mugatu bezala edo, nahiago baduzue, artikuluduna bailitzan, Oviedoko Archivum-en, 8, 1958, 3 hh., irten zen «Hispánico antiguo y vasco» zeritzan idazlanean. Horrela den ala ez, ez dakit. Lehenagokorik baldin bada, altxa dezala eskua, berak edo bere ordezkoren batek. Nolanahi ere, ez dut iritzia aldatu. Nekez alda daiteke aspaldixkoko euskal liburuak pixkaren bat eskuztatzen baldin badira. Esate baterako, irispidean (Errenteriako etxean, alegia) eta gogoan ditudanetarik Iruñe-a ebakuntzaren aldeko zenbait lekuko bil ditzaket. Mendibururen Oloitz-gaiak, 11 tomotakoa (eta 3tan acera zutena ere bai), ««Iruñeco... Antonio CASTILLA-ren Echean» izan zen imprimatua. Aita Prai Bartolomeren Icasiquizunac, berriz, Iruñean, 1819-an. Iztueta, Guip. Condaira, 1847, Iruñetic 290, Iruñeco (bi bider) 319, Iruñean 480, baina baita ere, lehengoen aldakan, Donostia, Vitoria, Bilbao edo Iruñez Landara 417. Forma hauxe berau darabil XVII. mendean, Iraizozek erakusten digunez Etxeberri Ziburukoak. Hobeki esan, Etxeberrik edo harako bertso haiek («harc berac hari berari» jarriak) Eliçara-ren atarían landatu zituenak: Laudorio bada handi Duçula Escaldunez, Laphurtarrez, bizcaitarrez Baita Nafar Iruñez. Iruñean, Iruñeko eta andana bereko formei buruz, honela mintzatzen zaigu delako artikuluan: «Pero de ahí [sc., de los casos Iruñean, etc.]... que a cada paso se encuentran... en los pies de imprenta de tantos libros euskéricos impresos en Pamplona en el siglo XVIII y principios del XIX... no se sigue necesariamente que el nominativo deba ser lruñe, Iruñea, porque, como se ha visto [honetaz beheraxeago), esas formas son ambiguas: pueden venir lo mismo de Iruiñe que de ruin». Demagun eta egin dezagun kontu delako bikoiztasun hori nolazpait sor zitekeela. Dena den, ruñean eta gainerakoek izen mugatu edo mugatu incurako batetara garakartzate lehen buruan, ignora erakartzekotan. Ikus, bestela, Leizarragak horren gisara Jordan ibaiaren izenarekin darabilen jokabidea: lordanaren inguruco comarca gucia Mt. 3, 5 (orobat Lc. 3, 3, gucirarekin), lordanean Mt. 3, 6, lordaneco fluuioan Mc. 1, 5. Horien senidetzako diren haranaren, haranean, haraneko eta abarrek haran-a dute oinarri eta abiapuntu. 5. Ikusi berri dugunez, Isastik, gehi Moretek, Iruñea forma soila aipatzen dute casus rectus bezala, bidenabar bederen. Lekukorik azkarrena, haatik, Etxeberrri Sarakoa dugu, eta ez zait inondik ere iruditzen etimologien ametsezko sostengutzat acera zuenik, ez dezadan «asmatu» esan, izen hori. Adibideak ugariegiak dira horretarako: are gehiago, ez dirudi inolazko etimo- 448 [41

5 IRUÑEA logiari lagun egiteko aipatuak izan direnik. Zenbait inoiz jaso nituen paperean, eta ez dut uste harrobia agortu nuenik: Iruiñea Escaldunen hiri buruçaguia (Obras, 29), itçultcen da Iruiñera 31, ceren mundu guztiac daquien beçala egundainotic Iruñea deithu, eta deitcen baita Iruñea, ceina eguiazqui baita Euscarazco icen, eta hala hiri noble hura içatu da Escual-herrico hiri buruçaguia... 34, Oraingoz Iruñeco azkenik, alaba nork-kasuan ere badarabil behin: Iruñeac 35. Iruña-ren aldezkotzat deitua izan den Hiribarren ere, ez zait niri hain testigu garbia iruditzen. Testua gaingiroki ikuskatu ondoan, bitan aurkitu dut Iruña-ren alde aitortzen: Hekin eskuetaric athera Iruña, / Aise etsi etzuten seguidaco miña, 3. kapituluan eta lerroaren azken muturrean, eta erdian beste batean, 4. ean, «Cecenac» deitu sailean: Nahiz ezden cecena Eskaldun yosteta, / Donestia, Iruñan menta handiz baita. Beste pasarte bat itzuri zaio, haatik, Aita Iraizozi, 3. ekoa, berak aipatuari hurbiletik darraiona eta Iruñea oso-osorik erakusten duena (ez, halere, lerroaren erdi-aldera): Guibelacoan zuen erre Iruñea / Eta asaldan eman menditar semea. Eta Hiribarren ahotan hartu dugunez gero, harira dator berak Chahori paratu ornen zizkion bertsoak eta honek L'Ariel-en argitara emanak hemen ukitzea (ik. «Iruñeco bestac, transcripción y notas del P. J. A. de Donostia», BRSVAP 7, 1951, ), adibide hoberik nekez idoroko baitugu hark Pompaelo-ren euskal izena nola erabiltzen zuen aditzera emateko. Iruñeco, ikusi dugu, tituluan bertan dator; gero, lruñian v. 1, Yruiñerat 19, eta berriz Iruñian 86, eta «Haurren dantza»-n Yruñian, 14. Eta bertsook Chahori eskainiak direnez gero, hona, gehigarri gisa, honek Voyage en Navarre-n, 1836, 388, aldatu neurtitzetan zer ageri den: Irugneko hirian eta Iruneko karrikan. Hemen aipatuez gainera, 1845 bertan, gehiago ere argitara ornen zituen Hiribarrenek L'Ariel-en zezenak zirela eta, Aita Donostiak dioenez. Badirudi nolazpait ere gerokoen aitzindari direla, 1853.ean adar epikoa jotzen saiatu zenean, alegia, ondu zituenena. 6. Nafarroan, dio Aita Iraizozek, ez ornen da orain Iruña edo Iruñe baizik entzuten: Saldisen, gainera, Iruña erantzun ornen zioten, baina lruñen, Iruñeko, etc. Ez dut dudarik egiten. Lizarrerriko Aita Elizalderen Dotrina, 1735.ean, Iruñan imprimatutzat agertu zen. Gehiagorik ere aurkituko genuke, ongi bilatuz geroz. Iruñe aipatu baitugu, bereizkuntza bat sartu beharko da luzatu gabe: «Iruñe I«eta «Iruñe II» deituko ditudanak bereizteko premia larrian garelako. «Iruñe II» delakoa hots aldeketa-baten sorkaria genuke: hainbeste lekutan, eta ez nafar lurretan bakarrik, hurrengo silabako a zaharra jaso eta aurreratu duenarena, lehenagokoan bokale gora (atze nahiz aurrealdekoa) doanean. Iruñe hori Iruña izana dugu, beraz, uketu lehen ukatu eta biletu lehen bilatu izanak diren moduan. [5]

6 KOLDO MlTXELENA Baina ez da horrelakorik edozein eskualdetan gertatu. Eta Iruñe, gure «Iruñe I», hau Aingeru Irigaraigandik ikasia dut, ezaguna da baita horrelako aldakuntzarik gertatu ez den aurkientzetan ere. Aezkoan, esate baterako, ez da nahi eta ez Iruñe- Baztanen edo Ultzaman dena edo izan daitekeena. Eta Azkuek, Aezkera 30, nausiak Iruñera igorri zuzun bein eta Iruñera gabe jaso, zuen itxuraz lekuz baizik aldatu ez zuen ipuin batean. Zaraitzukoa, berriz, Iruña da, jakina denez, Erronkarikoa Uriña edo Uruña den bezalatsu. 7. Bai Iruñea eta bai Iruñe zabalduak badira, eta nolazpait ere elkarren kideak, bada bide aski erosoa bata besteari lotzeko eta uztartzeko. Gauza jakina baita Euskal herriko izen propioak maiz agertu ohi direla noiz artikulu itxurako -a itsatsirik daramatela, noiz hori gabe. Erdal formek sarritan dute euskarazkoek ez duten -a: esate baterako Altsasu (Altsu Urdiainen, Satrustegi adiskideak esan zidanez eta cf. freyre Semeno de Alssasso, 1288) : Alsasua, Bakaiku (cf. don S. Remiriz de Vacaicu, 1226, Utergan) : Bacaicoa, Olazti : Olazagutia (Olaçagutia XIV. mendean, ez -goitia! ), Ostsagi : Ochagavia (Oxssagauia eta horren gisakoak XI. mendeaz geroz), eta abar. Baztanen Eluete (Eluate lehen) eta Elbetea. Nahi bezain argiro adierazten du -a hori noraino zen hartu-utzizkoa (familia eta are pertsona berbera ager daiteke dokumentuetan noiz Latadi noiz Latadia deiturarekin eta orobat beste edozeinekin, -a horren gora-beherak axolarik ez duela deus bereizteko) J. Caro Barojak, La hora navarra del XVIII, Príncipe de Viana, 1969, 75, argitaratzen duen Baztango lekukotasunak. Izen elkartuetan, esan beharrik ez, ez da ez -e ez -ea-rik agertzen. Aski zaharra da, Iruñeko eremuetan, el prado de Yruinllarrea (prado eta larre, larre eta prado bateratsu dabiltza, noski): ik. M. ªIrurita El municipio Lusarreta, de Pamplona en la Edad Media, 1959, 310. Iruin-, Irun- hitz elkartuetakoetarik, eta orobat antzinako Ilun-etik, ezin daiteke funtsezko ondoriorik atera hitz soilari dagokionez. 8. Artikulua, -a erakuslea artikulu bihurtua, ez da euskaraz «jatorrizko» gertaria: gehienen ustez, inguruko hizkuntzen paretsuan sortua, hazia eta hedatua izan da gurean gramatika tresna hori. Nekez onar daiteke, bada, horrelakorik erromatarren garaiko euskaran, esate baterako. Are guttiago zaharragoan. Iruñea eta Iruñe elkarrekin aise konponkizun baldin badira, ikusi dugunez, ez litzateke gaitzegi Iruña eta Iruñan-en erakarbidea goragoko Iruñea eta Iruñean-etik abiaturik, ez Nafarroako euskaraz ezta ere Nafarroako erdaraz. Zaraitzu eta Erronkariri dagokienez, horrelako zerbait gerta zitekeela esatea ez ezik, zilegi dirudi horrelako zerbaitek gertatu behar zuela aitortzea. Hortik kanpora ere, Nafarroa gehientsuan, Iruñea, Iruñean-ek azentua bigarrenean zeraman, gero nabari den legearen arabera, eta bistan da erdaraz Irúña esan zela eta esaten dela: hango eta hemengo kafe-etxeetan, bestetara jo gabe, bilduko dugu lekukorik aski. 450 [6]

7 IRUÑEA Berrietan finkatzen badugu oina zaharrei antzemateko, ezaguna da Nafarroako franko zati-euskalkitako joerak kontsonante ondoko e hori ez silabagile bihurtzen duela, e eta i ingurune horretan glide huts bilakatzen direla, beren bokaltasuna galdurik. Eta hots irristari horiek aurretik daramaten ñ bustiak edo biguinak irents ditzakeela: irestea legezko zela esatera ere ausartuko nintzateke, Nafarroako eta bestetango erdaraz legezko zen bezalatsu. Latinezko uinea-k ez du sudurkari busti edo aurre-sapaikariren premiarik izan, bokaltasuna galdua zuen e/i sudurkari aitzindarian murgiltzeko. 9. Uki dezakegun urrutirengo mailan *Iruin jartzen du Aita Iraizozek, artikuluz hornitua Iruin-a. Hotsei dagokienez, beraz, ezin hurbilago zebilen Irun izenetik, maiz aski adierazi izan den bezala: orain dakigunez, gainera, Irun eta Bidasoaren ibai-ahoa ere, Nafarroako hiriburua ez ezik, bazen zerbait Erromatarren garaian, nolazpaiteko hiri izena merezi zuena bai, behintzat. Jakina da leku izenak leku kasuetan agertu ohi direla batez ere, hitzez zein ezkribuz, eta hortik dator segur aski Iruñean, Iruñera, etc. beste batzu baino, Iruñea eta Iruñeak baino batipat, usuago aurkitzea. Eta ezinbestean elkarrekiko harremanetan daudelarik, nabarmenagoa da haien eragina hauen bizkar, alderantzizkoa baino. Nolanahi ere den, bai -a- eta bai -e-k, -ea-z ixiltzeko, mugatuaren marka, zuzena edo okerbidekoa, nabari dute. Beste batean erakusten saiatu nintzen nola Errandonea eta (Errandonean, etc., barrena) sortu zituen bultzada bizirik nabari den Nafarroan, jadanik XI-XII. mendeetako dokumentuetan: in More bilibilea Leiren edo in Erret Ibera Guiuelea Iratxen. XII.ean Larrainecoa / Larraingo, Çaualeco / çaualco forma pareen lekukotasunak garbiro erakusten du mugatu / ez mugatuen arteko bereizkuntza. Ikus FLV 1, 1969, 1 hh., batez ere, 20 hh., 40. Badago oraindik, izen honi eta bere senideei dagokienez zer bilatu eta zer ikertu. Esanak, bere eskasean, asmoak zuri bitza, albaledi, P. Lafitteren omenez eta Aita Iraizoz zenaren oroitzapenetan datozenez gero. [ 7] 451